Raxoiren gezurrak

2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
1Kaleratzea ez merkatzea. Iaz esan zuen PPk ez zuela kaleratzea merkatu nahi. Lan erreformak kaleratzeak erraztu eta hogei eguneko kalte-ordaineko kaleratzeak orokortu ditu.

2Osasuna eta hezkuntza ez ukitzea. «Gauza guztietan» iragarri zituen murrizketak, bi horietan izan ezik. Aurtengo aurrekontuetan, 27.300 milioi euro murriztu ditu bien gastuak.

3Amnistia fiskala ez onartzea. Amnistia fiskala «bidegabea» zela esan zuen 2010ean Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak. Aurten esan du «ona» dela herritarrentzat.

4Erreskaterik ez. Maiatzaren 29an Raxoik esan zuen «bankuen erreskaterik» ez zela izango. Ekainaren 9an erreskatea eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.