Raxoiren neurriak

2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
1Pentsioak. 2012. urtean inflazioari egokitzeko eguneratuko dira.

2Aurrekontuak. 2012ko martxoaren 31rako proiektu propioa aurkeztuko du.

3Murrizketa. Gastu publikoan gutxienez 16.500 milioi euro jaitsiko du.

4Defizita. Lehenbiziko legeak defizita eta zorpetzea mugatzeko Konstituzioan sartu zen zuzenketa garatuko du.

5Erretiro ordaina. Kalkulatzeko, lan bizitza osoa aintzat hartzea nahi du Raxoik. Erretiro aurreratuak debekatuko ditu, zenbait salbuespenekin.

6Lan erreforma. Lan merkatua eta negoziazio kolektiboa aldatzeko proposamena martxoaren 31 baino lehen.

7Zubirik ez. Astegunetan egokitzen diren jaiegunak astelehenera mugitzeko prest.

8Finantza sektorea. Bateratze eta kapitalizazio prozesu berri bat.

9BEZ. Tasa supermurriztuak (%4) jarraituko du ohiko etxebizitza erosteko.

10Hezkuntza. Batxilergoa urtebetez luzatuko du, hiru urtera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.