RBSk 30.000 milioi euroren galerak iragarri ditu
LONDRES. RBS Royal Bank of Scotlandek iragarri du litekeena dela 2008an inoizko galerarik handienak izatea: 28.000 milioi libera esterlina edo 30.000 milioi euroko zuloa egin duela uste du. ABN Amro bankuko parte-hartzetik 20.000 milioi libera galdu dituelakoan dago, eta beste 8.000 milioi, krisi ekonomikoaren eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu