Renault, langile baten suizidioaren erantzule
PARIS. 2006an, bere buruaz beste egin zuen Renaultek Paris inguruan duen lantegi bateko A.B. langileak. Epaitegiak autogilea jo du erantzuletzat, lanagatik zuen estresagatik hartu zuela erabaki hura iritzita. Hildako langilearen familiari kalte-ordain handiagoa ordaindu beharko dio enpresak. Lantegi berean, hiru pertsonak egin zuten beren buruaz beste lau hilabetean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu