Renaulteko zuzendari nagusiak dimisioa eman du
PARIS. Espiotzarik izan ez zela frogatu eta gero, Patrick Peralta Renaulteko bigarrenak dimisioa eman du. Horrela, zuzendari nagusi kargua utziko du; ez, ordea, taldea. Lehenxeago, Renaulteko zuzendaritzan eta kudeaketan aldaketak behar direla esan du Eric Besson-ek, Frantziako Industria ministroak, horren proba ahulekin urrunegi joan direla arrazoituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu