CCOO, CGT, SF eta SCF sindikatuek deituta, bi eguneko greba hasi dute Renfe eta Adifeko langileek.
Atzo oizaldean hasi zen greba, eta gaur 23:00ak arte iraungo du.
Sindikatuek salatu dute bai Renfek eta bai Adifek iragarri dutela lan karga handitu egingo dela datozen urteetan, baina uko egin diotela langileen baldintzak hobetzeari. Hori dela eta, ohartarazi dute gatazka okerragotu egin litekeela uda ostean, eta ez dute baztertzen lan etenaldi gehiago egitea.
Bestetik, gaitzetsi dute konpainiek jarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" direla, baina errespetatu egingo dituztela iragarri dute.