ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek bilera bat egingo dute aste honetan lan istripuen aurkako neurri eraginkorrak bilatzeko. Sindikatu horien arabera, ezbehar bat gertatu ondoren egiten den protesta hutsa gainditu eta «beste urrats» bat egin behar da, lan istripuak amaituko badira. Lau sindikatu horiek deiturik, ehunen bat lagun elkartu ziren atzo goizean Bergaran, Andoni.Z.L. 25 urteko langilearen heriotza salatzeko. Biktima Goizuetakoa zen (Nafarroa), eta Algodonera San Antonio lantegia eraisten ari zela hil zen: gidatzen ari zen hondeamakina zulo batean erortzera zihoala, makinatik salto egin zuen, baina gainera irauli zitzaion. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Salaketatik haratago joan nahian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu