Merkataritza

Salmentak ia %5 gora urrian, txikizkako dendetan

INEk emandako datuen arabera, soilik %0,6 igo dira salmentak Nafarroan aurreko urriarekin alderatuta.

Iruñeko kale bat. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
xabier martin
2014ko azaroaren 28a
18:05
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan koska bat gora egin dute txikizkako merkataritzaren salmentek urrian. Iazko hil berarekin alderatuta %5 handitu dira. INEren datuen arabera, igoera nabarmen hori ez da gertatu Nafarroan, %0,4ko igoera besterik ez baitio ematen. Sektorearen enpleguari buruz, Espainiako estatistika institutuak dio %0,4 hazi dela EAEko lurraldeetan, eta igoera handixeagoa ematen dio Nafarroari, %0,6ko hain zuzen.

Txikizkako merkataritza aurten islatzen ari den goranzko joerari eutsiko balio azken bi hilabeteetan, urtea igoerarekin bukatuko luke lehen aldiz azken urte hauetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.