Azken hamabi hilabeteetan %3,4 handitu dira saltoki handien salmentak, baina lurraldeka oso garapen desberdina izan dute. Araban %7,9 gehitu dira, %2,8 Bizkaian eta %2,4 Gipuzkoan. Urtarokotasunak salmentetan duen eragina alde batera utziz gero, maiatzetik ekainera salmentek %0,9 egin dute behera. Emaitza, janari salmenten %3,1eko jaitsierak bultzatu du batik bat, gainontzeko produktuen %0,5eko salmenta gehigarriek leundu badute ere. Ekainean maiatzean baina salmenta gehiago izan duen probintzia bakarra Araba da; %1 gehiago.
Prezioek salmentetan duten eragina alde batera utzita, salmentak %0,5 hazi dira azken hamabi hilabeteetan, baina %1,2 murriztu maiatzetik ekainera. Nabarmentzekoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, elikagaien salmentak %2,1 jaitsi eta gainontzeko produktuenak %2,1 igo direla azken hamabi hiletan.