Saltoki handietarako itun propioa eskatu du ELAk
IRUÑEA. Espainiakoak «prekarietatea bakarrik» ekartzen duela eta, Nafarroako saltoki handietako langileentzat lan hitzarmen propioa eskatu du ELAk. Sindikatuko hainbat ordezkari CEN patronalaren aurrean bildu ziren atzo. Besteak beste, soldata igoera eta lanaldia murriztea eskatzen dute, gaur egun «1.000 euro baino gutxiago» kobratzen dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu