Saltokiak modernizatzeko eskaerak %21,6 igo dira
GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako salmenta guneak modernizatzeko eskaerak %21,6 gehitu dira aurten, iazko datuekin alderatuz gero. Aurten 4,6 milioi euroko aurrekontua du Eusko Jaurlaritzaren programa horrek. Guztira, 2.071 eskaera jaso dituzte: Araban 22, Gipuzkoan 916, eta Bizkaian 933.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu