S&P-k kalifikazioa jaits diezaieke EAEri eta Nafarroari
Asteartean A hirukoitza duten euroguneko herrialdeei kalifikazio gorena kentzearekin mehatxu egin zien Standard & Poor's rating agentzia estatubatuarrak. Atzo gauza bera egin zien euroguneko 30 eskualde, probintzia eta autonomia erkidegori; tartean daude EAE, Nafarroa eta Bizkaiaria. Haien zorra zaintzapean duela jakinarazi zien, eta litekeena dela bi koska jaistea. Erabaki hori hartu aurretik, ordea, Espainiaren zorraren kalifikazioa berrikusi beharra daukala adierazi zuen. Hortik ondoriozta liteke Espainiari nota jaitsiko balio gainontzekoei ere jaitsi egingo liekeela; jaitsiko ez balio, berriz, ez. Egoera berean jarri ditu Aragoi, Galizia, Madril, Andaluzia, Kanariak eta Bartzelona ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu