S&Pk Erresuma Batuaren kalifikazioa mantendu du
LONDRES. Erresuma Batuaren zorraren kalifikazioa mailarik gorenean, AAA mailan, mantentzea erabaki du Standard&Poor's-ek, eta horrela jarraituko duela uste du. Herrialdearen ekonomia «aberatsa eta dibertsifikatua» dela esan du. Horrez gain, gaineratu du zerga eta diru politika malguak dituela eta lan merkatura «nahiko erraz» egokitu daitekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu