Standard & Poor's rating agentziak kalifikazioa bi koska jaitsi die Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren zor bonuei. Egia esan, esperotako erabakia zen, duela aste batzuk gauza bera egin baitzion Espainiako Gobernuari ere.
Haren ondotik finantza erakundeak etorri ziren, BBVA, Sabadell —Guipuzcoanoren jabea— eta Banca Civica, besteak beste. Azken horren zorraren kalifikazioa, zaborraren mailara jaitsi zuen. Atzo autonomia erkidegoei egokitu zitzaien txanda.
Zorra jaulki ahal izateko,Espainiako Gobernuaren oniritzia behar dute autonomia erkidegoek. Eusko Jaurlaritzak baimena eskatu du, eta ministroen kontseiluak eman egin dio. Gehienez ere 489,71 milioiren jaulkipena onartu dio, bonu eta obligazioen bidez egiteko, edo bestela, luzerako maileguak hartzeko.
Kopuru hori 2012rako finkatutako egonkortasun helburuaren lehen zatia finantzatzeko erabili beharko du. Finantza eta Zerga Politikako Batzordearen martxoaren 6ko akordioaren arabera, lehen zatia barne produktu gordinaren %0,75ean dago finkatuta Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan.
S&Pk kalifikazioa jaitsi die EAEko eta Nafarroako zorrei
Eusko Jaurlaritzari 489 milioi euroren zorra jaulkitzeko baimena eman dio Espainiako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu