San Mames Larria

Joseba Barandiaran Andueza.
B.ANDUEZA
2010eko ekainaren 26a
00:00
Entzun
San Mames Barriaren lehen harria 63.545 euro kosta zela zioen berripaper honek atzo. Edonor bihotzekotik gertu jartzeko moduko kopurua; larria. Horregatik, ostirala zelako edo bestelako erreferentzia garbirik ez zelako, txerritxo ehiztariak noraezean ibili ziren; aldakor. Argindarraren gaineko berriek -igoerarik ez, oraingoz- harrikada gisa hartu zituen sektoreak, berau dilindan lagaz: %6,03 galdu zuen Red Electricak, %4,3 Enagasek eta %3na pasa Iberdrola eta Renovablesek. Baina San Mamesen miraria beharko da PP eta PSOEren erabaki horri luzaroan eusteko. Bankinter (+%3,19) gehien txaloturiko akzioa, 1.997 milioiren salerosketarekin. %0,5na inguru irabazi zuten bi banku handienek, Edurnezurik bezalaxe. Astea hasi zuena baino %4,3 beherago amaitu dute gure indizeek, eta G20an fede handirik izaterik ez dago. Mozkin berriei otoitz egitea baino ez da gelditzen; kasurik onenetan. Ezustekoak izan litezke.



Sabadellek (+%0,3) Guipuzcoano (-%1,21) irentsiko du, lehendik dituen Herrero, Urquijo eta besteekin. Egoitza soziala Donostian mantendu arren, euskal bankuaren akziodunek Kataluniakoaren akzioak edota akziotan bihurgarria den zorra jasoko dute.



British Petroleum. Pitzadurak ez du etenik. Aste honetan bakarrik, British Petroleumen (-%6,7) akzioak bere balioaren zazpiren bat galdu du. 357 peniketan abiatu zuen astea, eta, orain, ozta-ozta eusten dio 300 penikeen mailari. 658 peniketan zen apirilaren 21ean. Hori bai ihesa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.