Sanchez Galanek 7,4 milioi irabazi ditu ekainera arte
BILBO. Urteko lehen sei hilabeteetan 1.563 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak, iaz epe berean baino %6,6 gehiago. Argindar konpainiako presidenteak, Ignacio Sanchez Galanek, berriz, 7,4 milioi kobratu ditu epe berean. Horietatik 4,51 milioi dirutan, joan den urtean baino %19 gehiago. Horrez gain, enpresak 500.000 akzio eman dizkio. Merkatuan 2,9 milioiko balioa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu