Gasteizen duen lantokitik 66 langile kaleratzeko erregulazio eskaerarekin aurrera jarraitzen du Saunier Duvalek. Eragindako langile gehienek - 40 pertsona - zuzendaritzak egindako kalte-ordain eskaintzarekin bat egin dutela azaldu zuen atzo enpresak ohar baten bidez.
Plan sozial horren arabera, lanean egondako urte bakoitzaren truke 55 lan eguneko kalte-ordain gordina jasoko dute kaleratuek (legez, gehienezko kopurua 45 lan egun dira). Langile guztiei gutxienez 20.000 euro jasotzea bermatu die enpresak. Era berean, beste lanpostu bat bilatzeko enpresa baten laguntza eskaini die.
Saunier Duvalek erregulazioa eskatu duen bigarren saioa da, lehena lan erreformaz baliatzeko bazterrean utzi eta gero. Enpresa batzordearen ustez, oinarririk ez duen eskaera da, Gasteizko lantokiak errentagarria izaten jarraitzeko aukera duelako.
Saunierrek dio 40 langilek enpresaren eskaintza onartu dutela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu