Espainiako Poliziak bost enpresari eta abokatu bat atxilotu ditu, ustez Nafarroan dituzten enpresen bitartez Gizarte Segurantzari eta Ogasunari iruzur egiteagatik. Poliziaren arabera, eraikuntzarekin lotutako zazpi enpresatan 455.352 euro utzi zituzten ordaindu gabe, kuotei dagokionez.
Enpresa horiek 2008tik aurrera sortu ziren, eta ustezko arduradun bezala atxilotu dituzte J.M.F.M., A.M.S.M., R.R.V.,
M.E.R.T., A.M.M.R. eta A.R.G.