SEPIren eta Babcocken zuzendaritzaren jarrera salatu du ELAk

Erredakzioa
2003ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Enpresaren salmenta prozesuan SEPIk eta Babcock Borsigeko zuzendaritzaren jarrera salatzeko agiria kaleratu zuen atzo ELAko Metal Federazioak.

SEPIrekin eta enpresaren zuzendaritzarekin eskaintza bakoitzaren informazioa jasotzeko izandako bileretan, hitzezko eta zeharkako informazioa bakarrik jaso dutela salatu zuen ELAk. Euren ustetan prozesuaren gardentasun faltak aurkeztutako proiektuen bideragarritasuna zalantzan uzten du.

Aurkeztutako proiektu bakoitzaren informazio zehatza eskatu zuen ELAk, hala nola, inbertsioei, produktuei, hasiera balantzeei, eta emaitzen iragarpenei buruzko txostenak.

Halaber, Babcock Wilcox pribatizatzeko prozesuaren porrotaz erantzule egin zuen ELAk SEPI. Prozesua bermatzeko, enpresa Babcock Borsig taldeak erosi zueneko baldintza berdinak ezartzea eskatu zion ELAko Metal Federazioak SEPIri.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.