Sesmako susmoena

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Lizarrerriko susmorik beltzenak Sesman baieztatu ziren bergisan, Munduko Bankuaren aurreikuspen beltzak irentsi zituen atzo Wall Streetek: amorru eta etsipen nahasmenaz. %1,7 baino, %2,9 uzkurtuko omen da Munduko Ekonomia. Sesmako kasuan lez, susmoa hedatua dago: AEBei eurei ere kosta egingo zaie aurrera ateratzen; Kalifornia ere ez da ohi bezain golden ageri eta, Europan nahiz Ameriketan, indizeek gorritik jo zuten. Ibex-35 (-%2,53) indizearen jaitsieraren lekuko izan zen 2.198 milioiren salerosketa eta Red Electricak (+%0,03) eragotzi zuen zigorra ahobatekoa izatea: Gamesaren %7 pasako galerara iritsi gabe, Santander (-%3,8), Repsol-YPF (-%3,2) eta BBVArenak (-%2,26) bidea erakutsi zuen. Iberia eta Abengoak ere %5na pasa galdu zuten; eskerrak Edurnezuri (-%0,58) duin moldatu zen. Nolanahi den, 9.300 puntutik gora dago oraindik gure indize nagusia. Hondoa beherago ikusten diotenak asko dira.



Banestok (-%2,37) lehentasunezko akzioen 500 milioi euro jaulki ditu inbertsiogile txikizkarien artean, azken aldiko joerari jarraiki. Gordailu itxurako akziook %6ko ordain finkoa dute lehen urtean, %5ekoa bigarrenean eta, horti aurrera, hiru hilabeterako Euriborra +%2,3, %4ko gutxieneko batekin; beti ere, urtez urte Banestok behar adinako mozkin positiboak lortu ezkero. Epemugarik gabeko zorra izaki, ordea, dirua berreskuratzeko eroslea topatzean datza euren desabantaila nagusia; likidotasun mugatua duela, alegia. Fagorrek eta Eroskik ere eginak dituzte antzeko jaulkipenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.