ekonomia

Sestaoko Arcelor zabaltzearen alde bozkatu du langile batzordeak

CCOO sindikatuak jakinarazi du ekain hasieran jar dezaketela lantegia berriro martxan.

2012ko maiatzaren 7a
17:12
Entzun

Sestaoko (Bizkaia) Arcelorreko langileen batzarrak lantegia berriz martxan jartzearen alde bozkatu du gaur goizean egindako biltzarrean. Horren ondotik, CCOO sindikatuak jakinarazi du ekain hasieran zabal dezaketela berriro.

Lantegia geldirik dago, eta 450 langileri eragiten dien lan erregulazio espedientea dute pasa den urritik. 

Erabaki horrekin batera, sarien sistema berri bat eta oporren egutegi berri bat negoziatzea onartu dute gaur, gehiengoaren botoekin.

Pasa den astean, LAB sindikatuak azaldu zuen langileen batzarrak atzera bota zuela CCOOk, UGTk eta ELAk lantegia berriz martxan jartzeko zuzendaritzarekin egindako akordiorako oinarria. Zuzendaritzak esan zuen proposamena onartu arte ez zela lantegia martxan jarriko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.