Sestaoko Naval ontziolaren jabe berria CNN ConstrucionesNavales del Norte enpresa izango da. Gijongoagatik, berriz, Vulcano enpresak egin du eskaintzarik interesgarriena eta bere esku geldituko da. Sevillako gunearen hurrengo jabea Astilleros de Huelva izango da.
Hala ere, iazko uztailaren 22an abiatutako pribatizazio prozesua ez da oraindik amaitu. Izan ere, Sepiren Administrazio Kontseiluak bere erabakiaren berri eman duen arren, Likidazio Batzorde batek eta Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu beharko dute erabakia.
Erreakzioak
Sepiko Administrazio Kontseiluak erabakia sindikatu eta langileen adostasunik gabe hartu du. Sindikatuek ontziola guztiak batera saltzeko eskatu arren, egin diren eskaintza guztiak ontziola bakoitza bere aldetik erosteko egin dira. Horregatik kontra agertu dira sindikatuak. UGTek bakarrik onartu du salmenta egin den modua. CCOOk salaketa jartzea ez du baztertu, Sepik ez dituelako bete konpromisoak. ELA eta LAB sindikatuek ere mobilizazioen alde agertu dira.
Bestalde, EAJk Naval ontziolaren salmenta salatu du. "Salmenta honekin estatu espainiarrak EAEn izan dituen enpresen parte-hartzea likidatzen da", esan du Iñigo Urkullu EAJko bozeramaileak gaur kaleratu duten ohar batean.
Eusko Jaularitzak ere industria plan indartsu bat egiteko exijitu du. "Hasieratik eskatu zuen Jaularitzak Sestaoko Naval ontziola Izar talde publikoaren barruan geratu zedila. Hori ez zen horrela izan eta hortik aurrera gutxienez pribatizazioa behar baldin bazuen, pribatizazio hori behar besteko bermeekin egin zedila", adierazi du Miren Azkarate Eusko Jaularitzako bozeramaileak.
EKONOMIA
Sestaoko Naval ontziolaren jabe berria CNN izango dela berretsi du Sepik
Sepiko Administrazio Kontseiluak gaur eman ditu Izar Ontziolak esleitzeko baimenak. Eskaintzarik onenak egin dituzten enpresen esku geldituko dira Sestao, Gijon (Espainia) eta Sevillako (Espainia) guneak. Manisesko (Valentzia, Herrialde Katalanak) ontziolaren esleipena atzeratu egin dute, Europako Batzordeak argibideak eskatu dituelako. Ontziolak esleitzeko erabakia sindikatuen eta langileen arteko akordiorik gabe egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu