Jose Bove ekainaren 22an sartu zuten espetxean elikagai transgenikoak suntzitzeagatik ezarritako hamar hilabeteko zigorra betetzera. Jacques Chirac Frantziako presidenteak kartzela-zigorra bi hilabete gutxitzeko grazia eman zion Boveri, eta uztailaren 14an, Frantziako Errepublikaren egunean, beste bi hilabete gutxitu zioten espetxe egonaldia grazia kolektiboari esker.
Montpellierko Fiskaltza kexu agertu zen, espetxeratuaren sindikatuak Bove aske uzteko eskatu zuelako, eta uztailaren 14ko dekretua "gehiegizkoa" zela argudiatuz. Orain, 24 orduko epea du Fiskaltzak epailearen erabakiaren aurkako helegitea aurkezteko. Villeneuve-les-Maguelone espetxeko arduradunek begi onez ikusten dute Bove askatzea.
"Fiskaltzaren erreakzioaren zain gaude", esan du Boveren abokatuak. Frantziako Fiskaltza eta Justizia Ministerioak "gaia ulertuko dutela espero duela" adierazi du, "atxiloketa bati bukaera eman behar zaiolako".
Jose Bove auzia
Sindikalista frantziarra gaur edo bihar gera daiteke aske, epaileak bere etxean bizitzeko baimena eman baitio
Globalizazioaren aurkako borrokan ezagun egin den Jose Bove sindikalista frantziarra gaur edo bihar atera daiteke espetxetik, epaileak bere etxean bizi eta Boveri lan-kontratua egiteko prest dagoen elkarte batean lan egiteko baimena eman baitio. Francois Roux abokatuak eman du horren berri, baina Fiskaltzak egiten duenaren zain egon behar dela argitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu