Sindikatuak «akordio partzialera» iritsi dira ArcelorMittalekin

Espedientea urtebetetik sei hilabetera murriztea lortu dute, eta langileek soldataren %90 jasoko dute

Erredakzioa
Donostia
2009ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
CCOO, UGT, USO eta Cuadros sindikatuek ArcelorMittalen enplegua erregulatzeko espedienteari oniritzi «partziala» eman zioten herenegun. CCOOk azaldu duenez, dosierrak eragiten dien langileek soldataren %90 kobratuko dute; aldiz, udako eta Gabonetako pagak osorik jasoko dituzte, baita oporrak ere. Halaber, espedientearen iraupena urtebetetik sei hilabetera murriztea onartu du zuzendaritzak, eta hitz eman du ez duela lan karga lantoki bakar batzuetara eramango.

«Akordioa ez da erabatekoa izan lantokiek geldirik egon beharreko denboran desadostasunak izan ditugulako», esan du CCOOk. Haren asmoa zen lantoki bakar bat ere ez geratzea %100ean. Halere, lortutakoarekin gustura agertu da. «ArcelorMittaleko langile guztien eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzen ditu».

Ez daude ados ELA eta LAB. Alde batetik, Euskal Herriko lantegien negoziazioak ere Espainian egin izanaren aurka daude. Horrez gain, salatu dute enpresak ez duela bermatu aurrerantzean ere Euskal Herrian dituen enplegu eta lantegi guztiak mantenduko dituenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.