Sindikatuek Mercedesen lan uztera deitu dute

Erredakzioa
2003ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Mercedes Benz talde alemaniarrak Gasteizen duen fabrikako lau mila langile inguru grebara deitu dituzte sindikatuek etzirako. Datorren lan hitzarmenaren negoziazioarekin hasiak dira langileen ordezkariak eta enpresakoak. Sindikatuek salatzen dute zuzendaritzak «seriotasun gutxiko jarrera» agertu dutela, eta horregatik, ostegunean lan uztea iragarri zuten atzo.

Enpresa batzordeko presidente Jose Antonio Moreno (ELA) atzo azaldu zuen bi baldintza bete beharko dituela zuzendaritzak greba deialdiak atzera egiteko: lan txandetan bederatzigarren ordua lan hitzarmenetik «kentzea», eta langileentzako malgutasuna hobetzea. Lan ordu gehigarriak «diruz beharrean denborarekin» konpentsatzea nahi dute, enplegua sortu ahal izateko.

Morenok kritikatu zuen enpresak ez duela borondaterik negoziatzeko, egin diren proposamenetan «adostasunera iristeko aurrerapauso nabarmenik ez baitu eman». Hargatik, greba deialdia «presio neurria» dela zehaztu zuen Morenok, eta negoziazio mahaia ez dagoela hautsita. >

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.