Lan gatazka

Sindikatuen arabera Bizkaiko metaleko langileen %70 daude greban, eta patronalaren arabera %18

Bizkaiko metaleko langileek greba eguna dute gaur CCOOk, UGTk eta LABek deituta. Sindikatu horien arabera, langileen %70-80k jarraitu du deialdia, eta "arrakasta" bat izan da. Patronalak emandako datuak bestelakoak dira, haien arabera %18k jarraitu du deialdia. Eguerdian manifestazioa egin dute 2.000 langile inguruk, Bilbon, "lan hitzarmen duin bat" eskatzen.

2005eko maiatzaren 27a
17:37
Entzun
45.000 langile zeuden gaur grebara deituta. ELAk ez du bat egin deialdiarekin. Izan ere, CCOOk, UGTk eta LABek lurralde osorako lan hitzarmena eskatzen dute, eta ELA ez dator bat irizpide horrekin. Nolanahi ere, lan hitzarmena sinatzerik lortu ez duten enpresetan greba egitera animatu ditu ELAk bere afiliatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.