Soldaten igoerek txikiak izan behar dutela dio Gomezek

2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Valeriano Gomez Espainiako Lan Ministroaren iritziz, «denbora luzean» soldatekin «zentzuz» eta «neurriz» jokatu beharko da Espainian, lehiakortasuna berreskuratzeko. Bestela esanda, kasu batzuetan jaitsi egin beharko dute, eta, igotzekotan, oso gutxi; inoiz ez produktibitatea baino eta Alemanian baino gehiago. «Bestela», gehitu zuen, «lehiakortasuna galduko baitugu».

Gomezek negoziazio kolektiboaren erreformaz hitz egin zuen Madrilen emandako hitzaldi batean. Aurreratu zuen sindikatuek eta patronalak egun edo aste batzuetan hitzartuko dutela. Badaezpada, gogorarazi zuen akordiorik ez badago Espainiako Gobernuak hartuko duela erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.