Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien gardentasun atariek publikatu dute Eusko Jaurlaritzako bi bazkideek lortu duten akordioa. Segidan, herrialde bakoitzeko batzar nagusietara igorriko dute txostena, eztabaidatu eta bozka dezaten. 2018an sartuko litzateke indarrean.
Xehetasunak ostegunean jakinaraziko dituzten arren, aurreratu dute PFEZ pertsona fisikoen errenta zergak ez duela ia aldaketarik edukiko; "zergadun gehienei eragingo ez dieten aldaketa txikiak" izango ditu.
Sozietate zergak eta ondare zergak, ordea, bai izango dituzte aldaketak. %28tik %25era jaistea proposatzen zuen EAJk eta hori zuen diferentzia handienetako bat bere bazkideekin. Etzi ikusiko da zer erdibide aurkitu duten. Gaur zabaldutako oharrak dioen bakarra da "aldaketa batzuk" izango dituztela bi zerga horiek.
"Akordioaren helburu nagusia izan da erreferentzia erakargarriari eustea, enpresen aldetik inbertsioak egin daitezen; kalitatezko enplegua sustatzea eta zerbitzu publikoei eusteko behar diren baliabide nahikoak bermatzea", adierazi dute Eusko Jaurlaritzako gobernuko bazkideek.
Erantsi dute 2013an zehaztutako helburuak lortzen lagunduko duela akordioak