Unai Sordo CCOO Euskadiko idazkari nagusiak fiskalitatearen inguruko eztabaida sakona eskatu du. Gai horren inguruan eman beharreko erreforman, ezinbestekotzat jo du sozietate zergari eta errenta altuei zergak igotzea. Lanetik datozen errentei eta kapitaletik datozenei tratamendua parekatzeko eskatu du Sordok, azken horiek «hobeto zainduta» daudelako. Horretarako, errenta zerga sinplifikatzea eta errenta altuenentzako tipoak %45etik gorakoak izatea eskatu du.
Joan den asteazkenean Patxi Lopez lehendakariak hiru ahaldun nagusiekin izan zituen bilerak, eta «interesgarriak» iruditu zaizkio Sordori. Eta, hein horretan, lurralde bakoitzeko ahaldun nagusiei eskatu die «argi eta garbi» jakinarazteko fiskalitatearen inguruan dauzkaten proposamenak.
Sozietate zergari eta errenta altuei zerga igotzeko eskatu du CCOOk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu