Sozietateen Zerga %28ra jaistea onartu dute Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek

Sozietateen Zerga lau puntu jaistea onartu dute Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek: %32tik %28ra. Arabako Aldundiak, berriz, bihar arte atzeratu du gai honetan hartu beharreko erabakia.

2007ko otsailaren 6a
17:30
Entzun
Sozietateen Zergaren jaitsiera EAJren aldeko bozkekin onartu dute Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Alkartasunak abstenitzea erabaki du. Bien bitartean, Arabako Aldundiak gai honi buruzko erabakia bihar arte atzeratzea erabaki du. Ramon Rabanera aldun nagusiaren esanetan, “beste bi aldundiek onartutakoa aztertu ondoren hartuko dugu erabakia”. PPko zuzendaritza gaur arratsaldean batzartuko da, eta litekeena da bihar aipatutako zergaren jaitsiera onartzea,Ramon Rabanerak “koordinazioaren aldeko apostua” egingo dutela onartu baitu.

Sozietateen Zergan onartutako jaitsierak hainbat kenkari indarrik gabe utzi ditu: lan sorkuntzari,esportazioari edo lanbide heziketari dagozkionak. Halaber, kenkari berriak indarrrean jarri dira, hala nola, ikerketa eta garapena edo ingurumenari dagozkionak. Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek gaur hartu duten erabakia Batzar Nagusietan berretsi beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.