Sprilurrek inbertsioak sustatuko ditu Araban
GASTEIZ. Sprilur elkarteak 110.000 metro koadroko industria lurzoruak erosi zituen iaz Araban, inbertsioak piztu eta sustatzeko. Lurralde honetan 2,2 milioi euro erabili ditu Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak industrialde berriak zabaltzeko. Kanpezun, 58.000 metro koadroko eremua erosi du Sprilurrek, eta 55.000 metro koadrokoa Legution.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu