Storopack enpresan greba mugagabera deitu dute
uharte Storopack enpresak 28 langileren kontratuak eteteko erregulazioko espedientea ireki du, eta bere erabakian atzera egin ezean, urriaren 27tik aurrera greba mugagabera deitu dute LABek eta ESK-k. Hala erabaki zuten langileek larunbatean egindako batzarrean. Gehiengo handi bat ez dago prest behartutako kaleratzeen inguruan negoziatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu