Gaur goizean sua piztu da Osoak enpresan, eta ondorioz kalera atera behar izan dituzte bertan lanean ari ziren hogei langile inguru. Lehen azterketen arabera, koadro elektriko batean piztu da sua, suhiltzaileek jakinarazi dutenez, 06:50ean. Langileen artean gutxitasunen bat duten pertsonak daude.
Vitorialanda kaleko 13. zenbakian da Osoak, eta elekrizitate koadroak egiten dituzte. Sua ez da zabaldu, baina bai, ordea, kea; ondorioz suhiltzaileek ekipo bereziekin sartu behar izan dute sua piztu den lekura. Ordubetez aritu dira suhiltzaileak lanean, kea joan den arte.
SUTEA
Sua izan da Gazteizko Osoak enpresan eta hogei langile atera behar izan dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu