naval
"Subiranotasun ekonomikoaren alde" manifestazioa deitu du urriaren 23rako LABek
Gernikako Estatutuak Babcock eta Naval moduko enpresen etorkizuna "erabakitzeko ahalmena Madrili" ematen diola salatu du Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak eta erabaki hauen aurrean Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria "ikusle hutsa" dela adierazi du. Manifestazioa urriaren 23an izango da Bilbon, Gernikako estatutuaren 25. urteurrena baino bi egun lehenago, estatutua "agortuta dagoen markoa" dela salatzeko.
Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foru Hobekuntza "inposaketaren eta menpekotasun laboralaren sinonimo" direla aitortu du Rafa Diezek. Era berean, Ezkerraldean 8.000 lanpostu arriskuan daudela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu