Philipp Hildebrand Suitzako Banku Nazionaleko presidenteak dimisioa eman du, ustez informazio pribilegiatua erabilita aberastu egin delako. Duela astebetetik ari ziren hori leporatzen prentsa eta hainbat politikari, eta Hildebrandek gaur arte Suitzako Gobernuaren eta bankuko zuzendaritzaren babesa eduki du.
Gobernuak bi ikerketa hastea erabaki zuen. Ikerketa bati esker jakin zen bankuak euroaren eta Suitzako frankoaren arteko aldaketa bategatik dolarrari balorazio hobea eman baino hiru aste lehenago Hildebranden emazteak 500.000 dolar erosi zituela. Hori zela-eta, bikoteak etekin handiak izan zituzten gero.
Hildebrandek lehengo ostegunean barkamena eskatu zuen eta akatsak aitortu zituen, baina postuan jarraitu zuen. Gaur arte.