Suitzako frankoa euroari lotzea aztertzen ari dira
ZURICH. Suitzako Banku Nazionala (SNB) franko suitzarraren balioa apaltzeko neurriak hartzen ari da, egunotan moneta izugarri indartu baita: hainbat inbertitzaile franko suitzarrean inbertitzen ari dira, finantza sektoreko ekaitzetik ihes egiteko. Aztertzen ari den neurrien artean dago frankoaren kotizazioa euroari lotzea. Baita atzerritarren gordailuak zigortzeko zergak ezartzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu