Suizidioen harira, miaketa France Telecomen
PARIS. 2009tik 2011ra bitartean France Telecomeko 44 langilek egin zuten gutxienez beren buruaz beste —horietako batek Baionan—, antza, lan baldintzek eraginda. Heriotza horien harira, Parisko egoitza miatu zuten atzo. Enpresako iturriek baieztatu dutenez, Sud PTT sindikatuak arduradun baten aurka jarritako salaketa dago oinarrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu