Sunsundeguin 40 langile kaleratzea onartu dute
ALTSASU. Nafarroako Gobernuak Sunsundeguiren geroa bermatzeko konpromiso «zehatza» hartu ezean, LABek ez duela inolako akordiorik babestuko esan du ohar batean. Sunsundeguik eta UGTk hitzartutako plana —40 kaleratze eta %10eko soldata jaitsiera— aurrera atera zen atzo, baina LABek enpresak langileak mehatxatu dituela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu