EKONOMIA

Sunsundeguiren Altsasuko lantegia hutsarazi dute, sute baten ondorioz

Bidoi batean piztu da sua. Ez da inor zauritu.

Sunsundeguiko lantegia Altsasun. LANDER F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 26a
08:21
Entzun

Nafarroako Gobernuak eman du sutearen berri, eta jakinarazi du eragindako kalte materialak ez direla handiak. 06:32ean ohartarazi diete suteaz larrialdi zerbitzuei. Ordurako langileak kanpoan ziren, sutearen eraginez ke handia sortu dela-eta ke hori ez arnasteko.

Altsasuko suhiltzaileak bertara joan, eta sua itzali dute. Cordovillako (Nafarroa) eta Aguraingo (Araba) suhiltzaileak ere ohartarazi dituzte, baina horien laguntzarik ez dute behar izan. Lantegira joandako anbulantziak ere ez du inor artatu behar izan.

Sua itzalita, garbiketa eta airezatze lanetan dihardute enpresako beharginek lanari berrekin baino lehen. Foruzaingoa ikertzen ari da zer dela-eta piztu den sutea.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.