Ekonomia

Sunsundeguirentzat irtenbide bat aurkitzeko "itxaropena" agertu du Goikoetxeak

Nafarroako Ekonomia kontseilariak esan du Sakanan ez ezik Nafarroako inguru guztietan egingo dutela jarduera ekonomikoa sustatzearen alde. Otsailaren 28an greba orokorra egin zuten Sakanan.

2013ko martxoaren 7a
15:02
Entzun

Lourdes Goikoetxea Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren arabera, Sodenaren bitartez "gogor" ari dira lanean irtenbide bila. Asteon berretsi du Sunsundegui ez ixten ahaleginduko direla.

Sakanako egoeraz galdetuta, argitu du gobernua ez dela soilik inguru horretan lanean ariko, "Nafarroako guztiekin" baizik. Talleres Ezquerra enpresari egindako bisitan egin ditu adierazpenok. Sakanan egoera "ezberdinak" daudela gaineratu du, eta, haren arabera, "gairik garrantzitsuena" Sunsundeguirena da.

Inasaren egoera ere hizpide izan du. Gobernuak orain "inplikatuta" jarraitzen du, Goikoetxearen hitzetan, eta irtenbiderik ba ote dagoen aztertzen. "Gobernuan ikusten dugu enpresaren bat hurbil daitekeela erkidegora, eta ea baten batek inguru hartan jartzea erabakitzen duen".

Dena den, uste du "hainbat udalek" jarrera aldatu beharko luketela. "Olatzagutian ikusi dugu lizentzia batzuk emateko trabak izan direla".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.