Tabako paketeak 40 zentimo gehiago balio du
MADRIL. Tabakoaren gaineko zerga berria atzotik indarrean da Espainian. Erretzaileek aurki antzemango dituzte zerga berriaren ondorioak beren patriketan, 40 zentimo inguru garestituko dutelako tabako pakete bakoitza. Espainiako Gobernuaren esanetan, bi helburu ditu neurriak: osasuna zaintzea bata, eta dirua biltzea bestea. Estatuak 780 milioi euro jasoko ditu zerga berriari esker. Enpresa txikiei eta ertainei zergetan eginiko jaitsiera berdinduko du horrela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu