Ekonomia

Talentu kualifikatua nazioartean zabaltzeko sortu dute Basque Talent Solutions Center

Everis enpresaren eskutik sortu du bulegoa; Bilbon duen egoitzan 200 langile ditu egun Everisek, eta ekimenarekin hiru urtean 500 izatea espero dute

Lander Muñagorri Garmendia.
2016ko azaroaren 10a
15:01
Entzun

Bilbon taldentu kualifikatu maila altua dagoela-eta, horiekin lan egiteko gune bat sortu du garapen soluzioak eta aplikazio teknologikoen mantentze zerbitzuak eskaintzen dituen Everis konpainiak. “Erakunde publiko eta pribatuentzat giza baliabideen arloan negozioa eta teknologia eraldatzeko proiektuak diseinatuko dituen” zentroa izango dela azaldu dute Everisetik. Era horretan bertako talentu kualifikatuaren alde egin nahi izan dutela azaldu dute, “munduko erreferente gisa sendotzea da konpromisoa”. Era horretan, Basque Talent Solutions Centerrek giza baliabideetan balio erantsiko zerbitzuak eskaintzeko helburua daukala azaldu dute,  eta nazioarteko prozesuetan laguntzeko lan egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.