«Talentuak» Bizkaira erakartzeko, 3,8 milioi

2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
BILBO.Bizkaiko Diputazioak azaldu duenez, azken urteetan 3,8 milioi euro inbertitu ditu ondo prestatutako langileek ihes egitea saihesteko eta 85 «talentu» fitxatzeko edo berreskuratzeko. Horietatik 36 dira Bizkaikoak, eta gainerako gehienak, Europako Batasunekoak edo Latinoamerikakoak. Automozioan, biozientzietan, aeronautikan eta beste hainbat sektoretan ari dira. 2015era bitartean prestakuntza handiko beste 50 behargin erakarriko ditu, Europako Batasunarekin batera finantzatuko duen programa baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.