ARCELOR MITTAL

Tapia: "Jaurlaritzaren diru laguntzak ez dira enpresa pribatuen galerak tapatzeko"

Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuak adierazi du ACB berriro zabaltzea ez dagoela gobernuaren esku.

2016ko uztailaren 20a
14:00
Entzun

Aurrera doaz Arcelor Mittalen Sestaoko ACBren irekierari buruzko elkarrizketak, baina "inolako berritasunik gabe", Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuaren esanetan. Arcelorrek Jaurlaritzaren diru laguntzak jasotzea espero du, baina zailtasunak agerikoak dira oraindik ere. "Enpresa pribatu baten irekiera enpresa horri bakarrik dagokio", nabarmendu du gaur Tapiak.

Multinazionaleko zuzendaritzaren eta Jaurlaritzaren arteko hurrengo bileran gobernuak orain arteko bilera guztietan landutakoaren balorazio bat egingo du, eta enpresaren esku utziko du lantegia zabaldu edo ixteko erabakia. Izan ere, Tapiak adierazi du ACBren zabaltzea ez dagoela gobernuaren esku, "hala balitz, Arcelorrek eskatutako laguntzak ez dira adierazitako helburuak betetzeko".

Orain arte egindako elkarrizketetan  I+G+B eraginkortasun energetikoa eta kudeaketaren modernizaziorako laguntzak izan dira gai garrantzitsuenetarikoak. Tapiak, ordea, laguntza hauek eskaintzeko, enpresak martxan jarri behar duela adierazi du, eta konpromiso handiagoak hartzea nahi du. Sailburua prest dago "laguntza onena eta modurik onenean emateko",  baina, betiere, Arcelor Mittalek konpromiso garbiak hartzen baditu.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.