Taxi gidarien protestak Atenasko aireportua eta portua blokeatu ditu
Kamioilarien eta marinelen ondoren, Greziako taxilariak atera dira kalera beren lanbidearen liberalizazioaren aurka protesta egiteko. Taxilariek 48 orduko greba hasi zuten atzo, Atenasko aireportua eta Pireoko portua blokeatu zituzten, eta milaka turistaren planak hankaz gora jarri. Greziak EBrekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin hitzartutako planak jasotzen du 140 lanbide betetzeko trabak desagertzea edo gutxitzea. Taxi gidarien kasuan, baimena lortzea 3.000 euro kostatuko da aurrerantzean. «Sekulako kolpea da hori duela bi urte eskas baimen horren truke 80.000 euro pagatu zituztenentzat», azaldu du taxilarien sindikatuak. Horren arabera, Atenasen behintzat ez da taxi gehiago behar: 14.000 dituzte, Europako antzeko beste hiriburuetan baino gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu