Telefonica Espainiako enpresak 10.167 milioi euro irabazi zituen joan den urtean, 2009an baino %30,8 gehiago, gaur Espainiako Baloreen Merkatuaren Batzordeak jakinarazi duenez. Honen arabera, irabaziak hainbeste handitzea Vivo Brasilgo multinazionalaz jabetu izanak eragin du. Telefonicak dio 2010eko helburuak bete dituela.
60.737 milioi euroko sarrerak izan zituen joan den urtean. Batik bat, Hego Amerikan eta Europan hazi da haren negozioa, diru sarreren %68 han eduki dituelako.
Aurten sarrerak %2 haziko direla aurreikusi du.