Telefonicak %2 igoko du gaur abonu kuota

AGENTZIAK - MADRIL
2005eko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Gaurtik aurrera, Telefonicak %2 igoko du bere linearen erabiltzaileek hilero ordaintzen duten kuota. Orain arte hilean 13,17 euro pagatzen zituzten erabiltzaileek, eta 13,43 euro ordainduko dituzte aurrerantzean.

Igoera hori berdintzeko, deien prezioa %1 jaitsiko duela iragarri du telefono konpainiak. Batez beste, kuota faktura osoaren heren bat da, eta gainontzekoa deien truke ordaintzen dena da.Espainiako Gobernuko batzorde ekonomiko baten esku dago orain telefono tarifen gehieneko eta gutxieneko prezioak. Era horretara, eragotzi egin nahi dute Telefonicak garai batean zuen monopolioari orain ere de facto eustea.Sistema hori, ordea, agian aldatuko du aurtengo bigarren erdialdean Espainiako Gobernuak: telefono merkatua nahiko liberalizatuta dagoela eta konpainia guztien arteko lehia berdinen artekoa dela erabakitzen badu, prezioak erabat liberalizatuko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.