Telefonicak ordainduko du 6.500 langileri eragiten dien espedientea

Kaleratu dituzten pertsonei laguntzeko, 350 milioi euroko konpentsazio funtsa osatuko du

Erredakzioa
2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Telefonicak bere gain hartuko du6.500 langileri eragingo liokeen lan erregulazio espedienteak sortuko lukeen gastua. Kaleratze horien ondorioz, denetara 350 milioi euro ordainduko dizkio telefonia konpainiak Espainiako Estatuari. Lan Ministerioarekin adostutako neurriaren ondorioz, irabaziak dituen enpresa batek lehenengo aldiz ordainduko luke lan erregulazio espediente baten gastua.

2011 eta 2013 urteen artean kaleratuko lituzketen langileentzako laguntzak bideratzeko, konpentsazio funtsa sortuko duela jakinarazi du Telefonicak. Eta diru kopuru hori guztia langile zaharrenentzako enplegu politika aktiboak sustatzeko erabiliko direla adierazi du Lan Ministerioak.

Horrez gain, Telefonicak gazteentzat bideratutako 4.000 beka eskainiko ditu, eta birkolokatze plan bat ere garatuko du etorkizunean. Hiru urteko epe horretan, gainera, lanpostu berriak ere sortuko ditu telefonia konpainiak, 450 denera.

Erregulazio espedientea UGT, CCOO eta STC-UTS sindikatuekin adostu du Telefonicak. Gainontzeko sindikatuek, ordea, baztertu egin dute. LABen esanetan, Hego Euskal Herrian langileen erdiak joango dira kalera:1.825etik 900 inguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.