Thyssenkruppeko 37 langile inputatu dituzte

2010eko urriaren 1a
00:00
Entzun
BILBO. Lantegia ixteko mehatxupean direla-eta, Alonsotegiko Thyssenkrupp Induse Mure enpresako langileek protesta egin zuten atzo, Bilbon. Sabino Arana eta Trenbidearen etorbidearen artean bidea itxi zuten, lurrean eserita. Olioa ere bota zuten errepidera. Ertzaintzak 37 pertsona inputatu zituen, segurtasunaren aurkako delitua egitea leporatuta. Atxilotu ere egin zuten haietako bat, «aginteari aurre egiteagatik». Zirkulazio arazo handiak sortu zituen protestak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.