Lan gatazkak

TMBko langileek akordioa lortu dute sei hilabeteko grebaren ondoren

Lan baldintzak “nabarmen” hobetu dituztelako, ELAk langileak zoriondu nahi izan ditu.

Lander Muñagorri Garmendia.
2016ko urriaren 11
15:07
Entzun

Sei hilabete zeramatzaten TMB Arraizko “lan baldintza prekarioei” aurre egiteko lanean, eta, azkenean, langileek akordioa lortu dute zuzendaritzarekin. 2013an zabaldu zuten tratamendu mekaniko biologikorako azpiegitura, eta horren kudeaketa azpikontrata baten esku geratu zen. ELAk salatu duenez, hondakin bilketa eta birziklapeneko Espainiako ituna aplikatu zioten, hau da, urteko 1.780 orduko lanaldia eta 14.000 euroko ordaina. Baldintza horien aurka greba abiatu zuten langileek, eta gaur akordioa lortu dutelako beharginak zoriondu nahi izan ditu sindikatuak.

Enpresan sinatu den lan hitzarmena 2016 eta 2019. urtera arte egongo da indarrean, eta orain arteko lan baldintzak hobetuko ditu. Urtean 1.672 orduko lanaldia izango dute beharginek, eta batez besteko soldata 26.000 eurokoa izatera iritsiko da. Soldata hazkundea KPIaren arabera izango da 2017 eta 2018an, eta larunbat, igande eta jaiegunetan lan egiteagatik plusak izango dituzte. Lan baldintzak era horretan hobetzeko lantaldearen irmotasuna beharrezkoa izan dela adierazi du sindikatuak, baita borrokatzeko izan duten gaitasuna ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.